Itxi

Faktoria magazina

Neguko Joku Olinpikoak

Adur Etxezarreta:"Helmugara iritsi orduko jakin nuen inoizko markarik onena egin nuela"

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

Neguko Olinpiar Jokoetan jaitsiera proban, mendi eskian dagoen lasterketarik azkarrenean, hamazazpigarren lekuan geratu da Adur Etxezarreta aresoarra. Hamar urte baino gehiago daramatza go mailako eskia praktikatzen eta etorkizunean emaitza hobeak lortzea du helburu.

  • Adur Etxezarreta

    Adur Etxezarreta

    21:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako Areso herrian hazita, ez da erreza eskia zure bizitzaren ardatz bihurtzea, baina Adur Etxezarretak argi zuen bere ametsa zein zen, eta 15 urterekin ekin zion lanari; gurasoen etxetik atera eta Sierra Nevadako errendimendu altuko egoitzara joan zen. Europa zein Munduko lasterketa garrantzitsuenetan parte hartzen du, eta aurten Joku Olinpikoetan, Espainiako selekzioarekin inoiz inork lortu duen posturik onena lortu du; hamazazpigarren iritsi zen, Paquito Fernandez Ochoak bere garaian lortu zuen marka onduz.

Etxezarretaz gain, Manex Salsamendirekin ere hitz egin dugu; iraupen eskian aritzen da bera, eta berezitasun batekin: Brasil ordezkatu du aurtengo Neguko Olinpiar Jokoetan.