Faktoria magazina
CO2 maila garraio publikoan
Maskara kirurgikoa jarrita ere covidaz kutsatzeko moduko CO2 kopurua neurtu dugu Donostia-Bilbo Lurraldebusean
GORKA OTAEGI
Segurua al da garraio publikoa pandemia garaian? Galdera horri erantzuteko CO2 neurketak egin ditugu tren eta autobus publikoetan. Konpainia batzuen ibilgailuetan aire oso garbia atzeman dugun arren, beste batzuetan CO2 kopuru arriskutsuak detektatu ditugu
-
CO2 neurketak egin ditugu garraio publikoan
19:40 min
Badira garraio publikoak jendez gainezka joan arren aireko CO2 kontzentrazio egokia mantentzen dutenak; beste batzuk, aldiz, adituen arabera arriskutsuak diren CO2 kopuruak pilatzen dituzte. Faktoriako Hurrengo geltokia atalean CO2 neurgailua hartu eta garraioz garraio ibili gara bakoitzeko aire kalitatea neurtuz. CO2 kontzentraziorik arriskutsuena Donostia eta Bilbo arteko Lurraldebusean neurtu duguna izan da, baina ez da emaitza txar bakarra izan. Urbanoak, Aldirikoak, metroak, hiri artekoak... Entzun bakoitzean atzeman ditugun emaitzak.
**Erreportajea emititu ostean, Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi digute neurketa egiteko zoriz aukeratutako autobusa dela linea hori egiten duen zaharrenetakoa (11 urte), 2022an erretiratzekoak direla eta ibilgailu horen aireztapen sistemak ez direla "flotako autobus gehienenak bezain berritzaileak".
Gaineratu digute neurketen berri izan orduko autobusa zirkulaziotik kendu eta filtroak eta aireztapen sistemako motorretako bat aldatu dizkiotela, eta konprobatu berri dutela airea modu egokian berritzen duela.
Gipuzkoako Foru Aldunditik azpimarratzen dute linea hori kudeatzen duen Avanza konpaina izan zela Lurraldebuseko guztien artean lehena AENORen anti-covid ziurtagiria eskuratzen.