Itxi

Faktoria magazina

Bertsolaritza eta Xilaba

Andoni Iturrioz: "Maila handiko finala izan da Xilaba, baina haurrekin egin den transmisioa ikaragarria da"

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

Iparraldeko bertsolariek parte hartu duten Xilaba Txapelketan Amets Arzallusek irabazi du laugarrenez, eta txapela jartzeko ohorea Andoni Iturriozek izan du; besteak beste, Larraldea etxea "Bertsularien Lagunak Elkartea"reari uzteagatik.

  • Andoni Iturrioz, Mari Karmen Albizu eta Jexux Arzallus

    Andoni Iturrioz, Mari Karmen Albizu eta Jexux Arzallus

    22:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xilaba finalak utzitako oroitzapen gozoak oraindik ere oso presente izanda, goxo hartu gaituzte Larraldean; Senpere eta Sara artean dagoen XVI. mendeko baserriaren sukaldeko sutondoan. Mahaiaren bueltan Andoni Iturrioz (Larraldea etxeko jabe eta arima), Jexux Arzallus (Bertsolarien Elkarteko lehendakari ohia) eta Mari Karmen Albizu (Bertsolarien Elkarteko Koordinatzailea) eseri zaizkigu. Pasa den asteburuan bizi izan genuen Xilaba finalaz hitz egiteaz gain, Larraldea etxeak Iparraldeko bertsolaritzari eman dionaz ere mintzatu gara; Iturriozek, batez ere, belaunaldi berriekin egindako lana goraipatu du.