Itxi

Faktoria

Deba eta Mutriku arteko zubia

Deba eta Mutrikuren arteko harrizko zubiaren berreraikuntza lan ikusgarriak "Faktoria"n

Ane Albisuy | EITb Media

Duela hiru urte behera egin zuen zubiak, "Teredo navalis" intsektuak zurezko zimenduak ahuldu dituelako. Premiaz zubiari eusteko lanak egin ondoren, zimenduak berritzen ari dira orain eta gero etorriko da harriak banan-banan kendu eta berreraikitzeko unerik ikusgarriena.

  • Iñaki Jaime ingeniaria eta Josu Maroto arkitektoa, atzean zubia dutela

    Iñaki Jaime ingeniaria eta Josu Maroto arkitektoa, atzean zubia dutela

    16:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josu Maroto, Gipuzkoako Foru Aldundiko ondare saileko arkitektoa eta Iñaki Jaime, obra zuzendaritzako eta berritze proiektuko ingeniaria izan ditugu "Faktoria" saioan, Deban bertan, zubiari begira obra aztertuz. Une honetan, behera egin duen bigarren oinaren azpiko zimenduak indartzen ari dira hormigoizko hodiak sartuz, 37 metro uretan behera. Abuztuan iritsiko da unerik ikusgarriena. Eskuz banan-banan harriak kenduko dizkiote zubiari, gero berriz eraikitzeko. Zubiaren bi ganga deseraikiko dituzte, harri bakoitzari zenbakia jarri, inguruan gorde eta gero berriro eraiki, lehen zen bezalakoa gera dadin. Datorren urte haseran bukatzea espero dute obra. Eta bitartean, gaur bertan irekita, informazioa emateko kaseta bat izango da zabalik zubiaren ondoan, obraren jarraipena egiteko: maketa, argazkiak, bideoak....hitzaldiak antolatuko dituzte eta abar.

Kultur ondare izendatutako zubia da Deba ibaiaren gainean 1866 garren urtean bukatutako lau begiko harrizko zubia. Antonio Kortazar arkitektoaren obra da, Donostiako Santa Katalina zubia egin zuen berberarena.