Itxi

Faktoria magazina

BIZITZAKO AMETSA

"Irribarrea aurpegitik ezin kendu nabil egunotan"

Amaia Artetxe | EiTB media

Eder Lonba Lopez de Ipiña berriztarrak Ingalaterrako Rainshadow eskalada bide ospetsua burutzea lortu du. Bertakoa ez den munduko bigarren eskalatzailea da helburu hau lortzen.

  • Eder Lonba Lopez de Ipiña

    Eder Lonba Lopez de Ipiña

    16:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ametsak batzuetan egi bihurtzen dira. Eder Lonba Lopez de Ipiña berriztarrak duela aste batzuk bete zuen berea: Erresuma Batuko Yorkshiren, zehazki, Malham Cove inguru naturalean dagoen RAINSHADOW eskalada bide ezagun eta zaila  burutzea lortu zuen; 9 A zailtasuneko bide hau egitea lortu duen Erresuma Batukoa ez den munduko bigarren eskalatzailea da Eder.

Duela urte bi eta erdi maitasun arrazoiengatik utzi zuen Berriz jaioterria eta bizitoki berri egin zuen Sheffield. Bertatik kontatu digu Ederrek ze pozik dagoen eta nola bihurtu izan den eskalada bere bizitzaren ardatz. Eskalada ez da izan kirol hutsa Ederrentzat, bizitza proiektua ere bada. Egun, eskalada eta hezkuntza batzen dituen proiektuan murgilduta dago buru belarri bere lantokia den The Foundry Climbing Centre-an.

Entzun Ederren ama eta arrebak bialdu dizkioten zorion mezu hunkigarriak!