Faktoria
Telelana osasuntsu egin
Edurne Andueza fisioterapeutaren aholkua: Ondo bereizi laneko espazioa eta bizitokia
Edurne Telletxea | EiTB Media
Akats asko egiten ditugu telelanean, askorentzat berria delako. Osasuna zaintzeko formula hauxe da: ordutegi mugatua espazio berezitua, aulki egokia, ordu erdiz behineko etenak eta ariketa fisikoa.
-
Telelanean lantokia berezi, maiz altxa, aulkia eta mahaia distantzia egokian jarri eta ariketak egin
12:50 min
Hamabi hilabete hamabi osasun gomendio sailaren baitan, martxoan telelanaren ondorioei erreparatu dio Euskadiko Fisioterapeuten elkargo ofizialak. Edurne Andueza fisioterapeutak laneko espazioa bizitokitik ondo bereizita izatea ezinbesteko jotzen du etengabeko lanaren sensazioa eta lotura saihesteko.
Aldez aurrretik ordutegia ondo finkatzea eta etenak eginez postura aldaketak sarri egitea ere oso garrantzitsuak dira, gero giharretako minik ez izateko.
Ordu erdiz behin, altxa, paseotxo bat eman edo etxean zerbait egiteko bost minutuko atsedenaldia gomendatzen du Euskadiko Fisioterapeuten elkargoko ordezkariak. Gehienez ordubetera, hortik aurrera lan aktiboa moteldu egiten dela baieztatuta dagoelako.
Aulki egokian eseritzea; bizkarra zuzen eta oinak lurrera iristeko mailan dagoena, eta besoak mahai gainean jarrita ordenagailuan jardutea ere oso aintzat hartu behar dira.
Etxetik lanean bulegoan baino are gutxiago mugitzen garenez, luzamenduak, aulkian bertan egin daitezkeen ariketak eta orohar kirola egitea ere badaude Martxoko aholkuen artean telelana era osasuntsuak egiteko Euskadiko Fisioterapeuten elkargoak eman duen gomendio sortan.