Itxi

Faktoria

Bazkaria etxeorratzaren puntan

"Argazki ezagun horretako su-piztailea Natxo Ibarguen da, ez daukagu zalantzarik"

New Yorkeko Rockefeller dorreko langileen argazki ikonikoan ageri den lagunetako bat Balmasedatik bertara joandako Natxo Ibarguen dela ondorioztatu du herriko Harresi Kulturala elkarteak.

  • Lunch atop a skyscrapper/ Bazkaria etxeorratzaren puntan

    Lunch atop a skyscrapper/ Bazkaria etxeorratzaren puntan

    11:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Natxo Ibarguen Moneta da 1932. urteko "Lunch atop a skyscraper" (Bazkaria etxeorratzaren puntan) izeneko argazki ezagunean agertzen den langileetako bat, ezkerretik hasi eta bigarrena, albokoari sua ematen ari zaiona. Ondorio horretara heldu da Balmasedako Harresia elkartea eta "Faktoria"n Bego Eguskitza, Natxoren ilobaren emaztearekin hitz egin dugu. Halaxe baieztatu digu Begok; Natxo ezagutu ez zuen arren, Peter Dani semeak malko artean azaldu ziela argazkikoa euren aita zela.

Natxo 1898an jaio zen Balmasedan eta 20 urte bete aurretik Argentinara alde egin zuen. Gerora Ingalaterrako eta Europako hainbat portutan aritu izan zen lanean eta 20ko hamarkadan New Yorkera heldu zen. Han ezkondu eta bertan lau seme-alaba izan zituen. Igeltsero aritu zen lanean eta orain jakin dugu, Rockefeller Centerreko dorrearen eraikuntzan ere jardun zuela.