Faktoria magazina
Meditazioa hezkuntzan
Hiru arnasketa sakon eskolako jarduna hasteko
Villabonako Fleming Herri Eskolan arnasketa ariketekin ekiten diote eguneroko jardunari. Bertako neska-mutikoekin izan da Euskadi Irratiko Faktoria; arnasa sakon hartu eta haiekin solasean.
-
Gure mikrofonoa Billabonako Fleming Herri Eskolako Kuenko tibetarrean
11:00 min
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasgela batean sartu da Euskadi Irratiko "Faktoria". Zazpi-zortzi urteko neska mutikoek goizero egiten duten meditazio saio gidatua bertatik bertara ikusi dugu: "hiru aldiz arnasa sakon hartu eta botako dugu aurrena..."
Kontzentratzeko, lasaitzeko eta norbere barruari begiratzeko tartetxo bat hartuz ekiten diote eguneroko lanari. Amaia Igartua irakaslearekin eta Jesus Quesada Zuzendariarekin hitz egin dugu.