Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Faktoria

Bernardo Atxaga

Atxaga: "Autopista batean bizi gara, eta geroz eta gehiago kostatzen da pentsatzea"

Euskadi Irratiko "Faktoria" saiora itzuli da Bernardo Atxaga, "Kilker bat autopistan" liburuan bildu dituen 115 kroniken sorlekura.

  • Bernardo Atxaga

    Bernardo Atxaga

    18:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan aireratutako gogoetak bildu ditu Bernardo Atxagak Kilker bat autopistan liburuan (Pamiela). 2016tik 2020ra sortu, idatzi, irakurri eta berridatzitako 115 kronika. 115 kilker kantu. Egunerokotasunaren zarata isiltzean entzuten diren kilkerren kantu lasai eta gozoak. "Orain dena da autopista, dena da trafiko izugarriaa, eta kosta egiten da pentsatzea", esan du Atxagak, abidadura moteldu eta gogoeta pausatua egiteko gonbitea eginez: "gertatzen diren gauzen azpitik lehen begiradan ikusezina den zerbait dago beti".

Solaskide izan du Maite Artola, "liburua piztu duen pospoloa", Atxagaren hitzetan. "Faktoria" albistegiko zuzendari ohi eta "Goizak Gaur" albistegiko aurkezleak azaldu du "eten" baten bila jo zutela Atxagarengana: "Albistegiko zaratak estaltzen dituen egiak azaleratu eta gogoeta kritikoa egiteko etena zen Atxaga". Idazlearen umore-dosiak nabarmendu ditu kazetariak, eta umoretik "gaiak lurrera ekartzen dituen pentsalaria" dela.

Pamiela argitaletxeak kaleratu du Kilker bat autopistan eta salgai dago dagoeneko (Hego Euskal Herrian, liburu-dendetan, eta online bidez Ipar Euskal Herrian).