Bernardo Atxaga
Bernardo Atxaga
'Bideak zabaltzen direnean, abiatu Usurbilera'
Bernardo Atxagaren Lagunarteko kontuen 17.atala.
-
Bernardo Atxaga
9:24 min
Jose Luis Zumeta margolariaren heriotzaren ondoren, gertuko zuen Bernardo Atxagak kolorearen maisuari eskaini dio gaurko atala.
'Bai, bideak zabaltzen direnean abia zaitezte Usurbilera; baina ez nolanahi, baizik eta Donostiatik edo Lasartetik datorren errepidea hartuta; gera zaitezte gero, iritsi orduko, herriaren sarreran bertan. Xabier Unzurrunzaga arkitektoaren eraikin bikain bat dago han, 35 etxe-bizitza hartzen dituena. Sartu barrura, eman pauso batzuk ezkaratzean aurrera, eta luzatu begirada gorantz: Jose Luis Zumeta pintorearen txoriak ikusiko dituzue airean, eskailera-zuloan zintzilik.
Une batez, koloretako zintzilikario hutsak irudituko zaizkizue txori horiek, nahiz eta xafla geometrikoek, nolabait, haien hegoak gogoratu; baina segituan, haizea aise sartzen baita eraikinaren hutsune eta zirrikituetatik, mugimenduan antzemango dituzue, harat-honat, kulunkan, benetako txoriak bailiran.'
Entzun osorik Bernardo Atxargaren Lagunarteko kontuak.