Faktoria
Itziar Ituño
"Jendeak serio har zezan iragarri nuen nere positiboa Instagram-en"
Itziar Ituño aktoreak 3,2 milioi jarraitzaile ditu Instagram-en. “La casa de papel” telesail arrakastatsuagatik oso ezaguna da munduan eta indar hori baliatu nahi izan du jendea etxean gera zedin.
-
Itziar Ituño aktorea
15:28 min
Martxoaren 13an, Euskal Telebistarako “Alardea” telesaila grabatzen ari zirela hasi zen eztula nabaritzen. Hasieran bere “paranoia” izango zela pentsatu zuen, baina gero, sukarra, gorputzeko mina, biriken parean bizkarrean azkura, usaimena galtzea, goserik ez…sintoma guztiak izan ditu. “Sintomen joan etorri oso arraroa” esan digu aktoreak, uste baino luzeago eta gogorragoa izan dela. Bere bikotea ere kutsatu da eta honek ingresatuta egon behar izan duela kontatu digu Itziar Ituño aktore basauritarrak 'Faktoria' saioan.
Ituñok 3,2 milioi jarraitzaile ditu Instagramen, eta indar hori baliatu nahi izan du jendeari etxean gera zedin eskatzeko.
Euskal Telebistako “Alardea” telesailari berriz helduko diotela espero du, oso “potentea” delako kontatzen duena.
Apirilaren 3 an estrenatu da Netflix-en “La casa de papel” telesail arrakastatsua, bertan Raquel Murillo “Lisboa” inspektorearen lan garrantzitsua egiten du Itziar Ituñok eta spoilerrik egin gabe, iragarri digu denboraldi berrian emozioak gehiago lantzen dituela telesailak.