Faktoria
Apple TV+
'Orain arteko negozioak ez du balio, formatu berrietara egokitu behar dugu'
Telebista ikusteko modua erabat aldatu da azkeneko urte hauetan, Appelek ere produktu berria aurkeztu du: telesaiak, pelikulak eta dokumentalak ekoitzi eta eskainiko ditu udazkenetik aurrera.
-
Apple egoitza
5:46 min
Miren Gabantxo irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko ikus-entzunezko eta publizitateko departamentuan. Berarekin aztertu dugu azken urteotako joera berria: ikus-entzuleen ohiturak aldatu dira, Internet bidez kontsumitzen ditugu edukiak, eta plataforma berriak sortu dira (HBO, Netflix, Amazon Prime Movistar, Apple TV+...). Tokiko telebisten etorkizuna kolokan dago? Miren Gabantxok negozio berriaren nondik norakoak aztertu ditu 'Faktoria'n.