Itxi

Faktoria

'Santiagua bidea'

Donejakue bidea 'buzeatzen' egin nahi du Iker Yraolagoitia eibartarrak

Hondarribitik Santiagorako bidea 18 etapatan egiteko asmoa du Yraolagoitiak beste bi urpekarirekin batera.

  • 16:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken urteotan modan jarri da Donejakue Bidea modu berezian egitea: bizikletaz, zaldiz... bada monozikloan egin duenik ere!

Baina, Iker Yraolagoitia urpekariak horiek guztiak txiki utzi nahi ditu: Donejakue bidea "buzeatuz" egin nahi du; itsaspeko fauna eta flora ikusiz, eta pasatzen den urpeko leku bakoitzean monolitoak jarriz, aurrerantzean norbaitek erromesaldia urpetik egin nahiko balu bidea topa dezan.

Yraolagoitiak beste bi urpekarirekin batera egingo du erromesaldia: Adolfo Rodriguez bilbotarrarekin eta Inma Marín murtziarrarekin. Ekimenari izena ere jarri diote: "Santiagua bidea", horrela bataiatu dute Hondarribitik Santiagora doan bide berria, uztailaeren 25ean (Santiago egunez) abiatu nahiko luketena. Euskadi irratiko 'Faktoria'n, Yraolagoitiak kontatu digu proiektuarentzako laguntza bila ari direla eta baita bidea homologatzeko tramiteak egiten ere.