Itxi

Faktoria

Joan Mari Torrealdai

'Austeroa, bakartia eta koherentea zen Artze, modatik urrun bizi zena'

Joan Mari Torrealdaik idazle usurbildarraren obra baino, izaera azpimarratu nahi izan du. Pena handiz hitz egin digu, Joxan Artzeren heriotzagatik, "elkar agurtu gabe joan" delako.

  • Joan Mari Torrealdai

    Joan Mari Torrealdai

    5:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joxan Artze poeta, musikari eta kultur eragile handiaren heriotza jakin orduko, 'Faktoria'n Joan Mari Torrealdairi deitu diogu. 'Euskal kultura umezurtz gelditzen ari da azken aldian; belaunaldi oso bat badoa', adierazi digu, baina, zorionez, 'jaio dira berriak'. Ez Dok Amairuren garaian ezagutu zuen berak Artze, baina azken 20 urteotan izan du ezagutza pertsonalagoa, Usurbilen bizi zan baitira biok. Hizketaldiak eta paseotxoak partekatu dituzte, eta "pena handiz" dagoela aitortu digu. Oso gaixo zegoenez, harekin egoteko baimena eskatu zuen eta egun hauetako batean elkartzekotan zeuden, baina "elkar agurtu gabe joan" dela adierazi digu.

Poesia, musika, soziolinguistika... arlo anitzak jorratu ditu artzek, baina Torreladaik bere "nortasuna" azpimarratu nahi izan du. "Austeroa, bakartia eta modatik urrun bizi zena" zela esan digu, tea, halaber, "koherentea" izan dela, "bere posizioak 60ko hamarkadan eta orain oso desberdinak" izan badira ere.

 

a ere.