Itxi

Faktoria

Jesus Eguiguren

'Diazek hobeto ordezkatzen zituen PSOEren historia eta moderazioa'

"Pedro Sanchez ez da erregea. Alderdi barruan beste mila botere daude eta ezingo du nahi duen guztia egiterik izango", esan du buruzagi sozialistak.

  • 35:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jesus Eguiguren PSEko presidente ohia izan dugu 'Faktoria'ko solasaldian. Eguigurentzat, "alderdi sozialistara gizartean dagoen kezka eta populismoa iritsi dira" Pedro Sanchezek primarioak irabazita. Susana Diazek irabaztea nahi zuen Egigurenek, hark "hobeto defenditzen dituelako alderdi sozialistaren tradizioa eta moderazioa".

"Baina jendeak beste zerbait nahiago izan du", adierazi du. Hala ere, ohartarazi du, Pedro Sanchez ez dela "erregea";  Espainiako Alderdi Sozialistak badituela beste "mila botere eta organu" eta "ezin izango duela nahi duen guztia egiteri izango".