Itxi

Faktoria

Droga kontsumoa EAEn

Burundanga ez da laborategira iritsi baina ez du esan nahi ez dagoenik

Ane Bañuelos farmakologoa EAEn segurtasun indarrek atzematen duten droga aztertzen duen laborategiko arduraduna da. Esan digu Euskal herrian ez, baina inguruko probintzietan topatu dutela burundanga.

  • Ane Bañuelos

    17:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Substantzia psikoaktibo berriak edo "diseinuzko drogak" deitu direnak areagotzen ari dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Ondorio hori atera du Euskadin den gobernu ordezkaritzak, 2016. urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzeman zuten droga aztertu ondoren.

Droga horren analisia egiten duen laborategia Pasaian dago, eta Ane Bañuelos laborategiko arduraduna da. 'Faktoria'n laborategiko azterketen emaitza landu dugu, eta kalean erabiltzaileekin egiten duten analisien emaitzak ekarri dizkigu, Unai Perez de San Roman, Ai Laket elkarteko bozeramaileak.