Itxi

Faktoria

DSS2016

Anjel Lertxundiren karta zuria

Euskal sortzaileek behar baino sarriago entzuten duten galdera da: "zergatik ez duzu gazteleraz idazten?". Kezka horretatik abiatutako jardunaldia prestatu dute abenduaren 12 eta 13rako.

  • 15:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostia 2016ren tartean, Anjel Lertxundi eta Harkaitz Cano izan ditugu 'Faktoria'n "karta zuriak" proiektuaren azken atalaz aritzeko. "Demagun 100 urte barru" izenburuarekin, bi eguneko jardunaldia prestatu dute.

Karta zurirako gonbidapena jasotakoan, "aspaldiko obsesio baten" inguruan aritu behar zuela pentsatu zuen Anjel Lertxundik: "ez al zenuke hobeto gazteleraz egitea?" galderatik abiatu dute egitasmoa. Harkaitz Canok aipatu duen moduan, "hizkuntza hegemonikoetan idazten dutenek gurekiko duten sadismoa" oinarri hartuta.

Idazle eta itzultzaileak gonbidatu dituzte. Aurreneko egunean sorkuntzaz arituko dira, eta bigarrenean, itzulpengintza ardatz hartuta. "Egoera deseroso bat" proposatu diete; "hizkuntza hegemonikoetan aritzen direnak gure azalean jarri nahi ditugu, eta pentsa dezatela nola eragingo lieken hizkuntza ez hegemonikoan aritzeak". Hizkuntzarekiko kezkarekin, "motxila horrekin" aritzeaz hausnarketa egingo dute gonbidatuek.

Harkaitz Canok kontatu digu "mundu anglosaxoitik inor ekartzerik" ez dutela lortu. Akaso, deserosoegia gertatuko zaiela ariketa hau.

 

a hau.

 

a hau.