Itxi

Faktoria

Txiki Muñoz (ela)

'Tapia sailburuak aspaldi zekien Zumarragako Arcelor itxi nahi zutela'

B.F.

EiTB

Gainera, enpresak itxierarako eman dituen argudioak egiazkoak ez direla esan du Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak 'Faktoria' saioan.

  • Txiki Muñoz Euskadi Irratian

    Txiki Muñoz Euskadi Irratian

Txiki Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusia izan dugu gonbidatu ‘Faktoria’n. Maite Artolaren gidaritzapean, Zumarragako ArcelorMittalen egoeraz, elkarrizketa sozialaz eta beste sindikatuekin duten harremanaz mintzatu da gaur goizeko saioan.

ArcelorMittal enpresak itxierarako emandako argudioak egiazkoak ez direla esan du Txiki Muñozek ‘Faktoria’n. ELAren ustez, ArcelorMittalen arazo nagusia munduan zehar erosi dituen enpresen gastuek eragindako zorra da.

Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du ELAko idazkari nagusiak. Izan ere, bere ustez, ArcelorMittal enpresak Jaurlaritzaren babesa sentitu du hartutako erabakiak aurrera eramateko. Gainera, saioan azpimarratu nahi izan duenez, “Arantxa Tapia sailburuak aspaldi zekien Zumarragako Arcelor itxi nahi zutela”.