Donostiatik Oñatira autobusez joan gara, eta lehen geldialdia Bergarako Elorregi auzoan dagoen "Sanprubus"en kafea hartzeko. Handik Oñatira, lehendabizi herriko plazan Jose Antonio Urteagarekin hitz egiteko; bizi osoa darama berak behartsuenei laguntzen, besteak beste, "Elkartasun Jantzitegian". Boluntariotzaz aritu gara berarekin eta gainera herriko kirol taldeez eta udalaz ere bai, zinegotzi izan zelako. Segidan, Oñati Irratikoei bixita egin diegu, bertako Miren Urkiola kazetariari, 30 urte daramatza udal irrati honetan lanean. Oñati Irratiak saio propiorik ez duen orduetan bat egiten du Euskadi Irratiarekin. Eta beste irrati bat, soilik musikatzen eskaintzen duena, EITB MUSIKA; Iñigo Zeberio koordinatzaileak kontatu digu Beatlesak Euskal Herritik Liverpoolera eraman dituela irrati honek.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa