Euskadi Irratiko kirol arduradun izandako Iñaki Elortzaren eskutik oinez ibilbidea egin dugu Donostian. Atxotxako futbol-zelaia zegoen tokira joan gara lehendabizi eta irratiz futbol partidak ematen hasteko Jazinto Setienek eman zion bultzadaz aritu zaigu. Hurrengo geldialdia Atano Hirugarrena pilotalekuan egin dugu, eta gertaera historiko bat etorri zaigu akordura: Joseba Elosegik Francoren aurrean bere buruari su eman eta nola egin zuen salto harmailetik. Eta bukatzeko, Donostiako Prim kalera joan gara, bertan izan zelako orain dela 40 urte irrati eta telebista aurkezleak trebatzeko eskola; oso gogoan du Iñaki Elorzak eskola hartan Xabier Letek eman zien ikastaroa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa