Euskadi Irratia sortu zenetik askotan jo izan dugu SOS Arrazakeria mugimenduko kideengana etorkinen berri jasotzeko. 40 urteren ostean, oraindik ere guregana etorri nahi dutenek mugak zeharkatzeko dituzten arazoak agerikoak dira eta horren adibide Bidasoa ibaia igerian zeharkatu nahian hildakoak. Aurrerapausoak eman direla begi bistakoa da, esate baterako, egoera irregularrean daudenek osasun zerbitzua jasotzeko eskubidea dute eta errazagoa da orain beraien egoera erregularizatzea, baina era berean, kanpotik datozenen kontrako jarrera egon badagoela uste dute Sos Arrazakeriakoek, estatistikek kontrakoa esan arren. Sos Arrazakeriako Agus Unzurrunzaga eta Anaitze Agirre izan dira gurekin, eta gainera, Busturialdeko Ongietorri Errefuxiatuak taldeko Asier Arejita ere bai.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa