Oleimis Mendez kubatarrak eta Stijn Callens flandriarrak egin digute ongietorria Tolosako Aitzol Udal Euskaltegian. Euskadi Irratiaren antzera 40 urte bete dituen euskaltegi honetako Ainara Arakama zuzendariak eta Mikel Uzkudun irakasle erretiratuak lehengo eta oraingo historiak kontatu dizkigute. Bi eratako ikasleak dituzte gaur egun, zerotik hasten direnak eta bestela agiri ofiziala lortzeko bere burua prestatzen ari direnak. Euskaltegitik kanpo euskara ikasteko arrazoi bitxiak ere topatu ditugu, esate baterako, Izaro kantariaren letrak ulertzeko Buenos Airesen edo Mexikon euskara ikasten hasi direnak. Eta Madrildik Karlos Cidek bere euskara ikasle "berezien" zerrenda osatu digu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa