Baipasa
Ylenia Benito
"Esateko ezer ez baduzu ere, inporta zaizun jendearekin zeinen aberasgarria den elkarrizketak sortzea"
Lierni Ibargutxi | EiTB Media
Audio mezuak bidaltzea bai ala ez? Zein taldetan zaudete? Gaur galdera horretatik abiatu eta inprobisazioaren garrantziaz hitz egin dugu.
-
Audio mezuak bai ala ez?
18:11 min



Beste gauza askotan bezala, hemen ere jendartea bitan banatzen da: audio mezuak bai ala audio mezuak ez, hori da kontua. Ylenia Benitok maite ditu audio mezuak, batez ere, bere lagun maiteekin hitz egiteko. Hala ere, ez zaizkio gustatzen entseatzeko balio badute. Hau da, audio mezuak esan nahi duguna edo izango dugun elkarrizketa bat entseatzeko erabiltzen badira, ez zaio gustatzen, bizitzako gauzarik onenak inprobisatuak direlako, bapatean agertzen zaizkigulako, guk espero eta -are gutxiago- entseatu gabe. Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!

