Baipasa
Walk On The Basque Side
Amagoia Etxeberria moda diseinatzailea ekarri digu Vanessa Sanchezek
Garazi Urdanpilleta | EITb Media
Goi joskintzako diseinatzailea da Etxeberria, eta berriki Donostiako San Telmo museoan egindako San Sebastian Moda FESTIVALen parte hartu du.
-
Amagoi Etxeberriaren diseinu bat
15:30 min
Ibilbide bat baino, pasarela bat ekarri digu Vanessa Sanchezek "Baipasa"ko Walk On The Basque Side tartera. Gipuzkoako eta Estatu mailako diseinatzaileei ikusgarritasuna emateko San Sebastian Moda FESTIVAL desfilea egin zuten joan den larunbatean Donostiako San Telmo museoan, eta bertan parte hartu zuen Amagoia Etxeberria diseinatzaile amezketarrak.
Eskuz egindako goi-joskintza eta goi-joskintza digitala uztartzen ditu Donostian duen atelierrean, eta Vanessa Sanchezek kontatu du aken hilabeteetan egin dituen aurkezpen saioetarako haren diseinuak erabili dituela. Bilduma berriari buruzko xehetasunak eman dizkigu Etxeberriak.