Baipasa
GURE HARIA
Berdin dio zer eta berdin dio noiz, ospatu dezagun!
ALOÑA BERAZA
Egunerokotasunetik atera eta egun bereziak ospatzeko beharraz aritu gara. Normaltasuna berreskuratzen ari garen honetan nabaria da herritarren artean festa gogoa, eta edozein aitzakia da egokia ospakizun bat antolatzeko.
-
Egunerokotasunetik atera eta egun bereziak ospatzeko beharraz aritu gara.
36:00 min
Kattalin Abasolo EHUko protokolo arduradunak azaldu digu graduazio ekitaldiak antolatzeko aurreikuspen handiarekin lotzen dituztela agenda kontuak, hamaikak xehetasun hartu behar baitira kontuan. Pandemiak hala eskatuta, azken urteetan ekitaldiak egokitu edota bertan behera utzi behar izan dira. Aurtengoak, aldiz, bueltan dira.
Graduazio ekitaldietatik urrunduta, ezkontzetako lana nola egiten duten kontatu digu Iñaki Salaberria argazkilariak eta Mosu Studioko arduradunak.
Data zehaztuta, eta argazkilariekin hitzordua eginda jantzigintzan pentsatzen hasteko txanda da. Nuria De Oliveirak, Ansola & De Oliveira arropa dendako arduradunak, ekitaldi berezietarako prestaketa-lanen aintzat hartu beharrekoak azaldu dizkigu. Ospakizun berezietarako jantziak saltzen dituzte dendan, eta aitortu du eguraldiak hobera egiten duen urte sasoietan egiten dute lan gehien.
Ekitaldi jendetsuetarako antolaketek buru-hauste handiak sortzen dituzte normalean. Vibra Donostia enpresa arduratzen da ospakizunen antolamenduaz, eta Elena Hernandez kideak kontatu digu ekitaldi pribatuak ere antolatzen dituztela.