Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Aurtengo joerak, Pinterest aplikazioaren arabera

ALOÑA BERAZA | EITB Media

Hamar gomendiorekin osatutako zerrenda argitaratu du plataformak. Kanpokaldeetan, barrukaldeetan edota arlo pertsonalean zeintzuk izango diren aurtengo modak argitu dugu "Baipasa"n.

  • Aurtengo joerak, Pinterest aplikazioaren arabera

    Aurtengo joerak, Pinterest aplikazioaren arabera

    35:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurtengo joerak zeintzuk izango diren aurreratu du Pinterest plataformak hamar gomendioko zerrenda baten bitartez. Guk moda horiek benetan berriak diren, ala aspaldidanik datozen kontuak diren argitu nahi izan dugu saioan. Diseinu biofilikoak zer diren eta gure espazioetan nola txertatu azaldu digu Mikel Garcia de Eulate Kunsthal eskolako paisajista ete nekazal ingeniari teknikoarekin.

Kanpokaldeetako joerak aztertu ostean, barrukaldeetan nolako diseinuak landuko diren kontatu digu Maria Melok, fama sofa dendako saltzaileak. Aurten, antza, sofa biribilak eta kurbatuak izango dira moda-modan.

Behin eroso jarrita, animaliengan pentsatzea ezinbestekoa izan dugu: katufikazioak eta txakurfikazioak badatozela dirudi. Nora Oteiza GUHAUko hezitzaileak kontatu digu zein garrantzitsua den animalien ongizatea zaintza, eta haien beharrak egoki asetzea.

Itxura kontuak eta aldaketa fisikoak alde batera utzita, Pinterestek dio aurten babes emozionalari erreparatuko diogula baita ere. Idoia Madarieta psikologoari galdetu diogu ea behar beste lantzen ditugun emozioak, eta lanketa hori egiteko hainbat gako eman ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia