Baipasa
Sandwicharen Nazioarteko Eguna
Hiru pisuko BAIPASA sandwicha
Osagaiak : sandwich errezeten artean solasak erdikoa edo tarteko eta bitarteko izaeraz.
-
Gasteizko EHUren farmazia fakultateko kafetegiko sandwich berezia Sandwicharen Nazioarteko egunean
31:06 min
Hasteko eta amaitzeko, Gasteizen EHUko farmazia fakultateko kafetegian gaurko egunez eskaini duten sandwich berezia OLAIA UBEDA eta ARADELA VELASCOren eskutik. Zarauzko Mele Meleko UXUE ETXEBERRIAk bere gustoko sandwicharen errezeta egin digu eta Laudioko Txantxiku tabernako LEIRE PASCUALek Txantxiku bejetalarena.
Tartean kontatu digu XABI PAYAk zer den hiru senidetan erdikoa izatea. Sandwicharen hurrengo maila osatu digu GARAZI URZAY bitartekariak Eusko Jaurlaritzaren Familia Bitartekaritzaren 25 urteetako argazkia eginez. Eta AIERT BURUAGA arkitektoarekin osatu dugu BAIPASA sandwicharen hirugarren maila. Durangoko Artekaleko bere estudiotik aritu zaigu gure inguruko herri askotan Goenkalek, Artekalek eta Barrenkalek osatzen duten egituraz.