Baipasa
Lanbideak eta tailerrak
Irekita Mikaelaren denda
Tere Beloki | EITB Media
Maria Jesus Dorronsoro azken ia 60 urtetan Lazkaoko Mikaela janari denda honetan lanetan aritu ondoren erretiroa hartzera doan arren, ez ditu ateak itxiko: Kristina Crespo lazkaotarrak hartuko dio lekukoa.
-
Lazkaoko Mikaelaren denda
12:54 min
Izeba Mikaelari laguntzera joan zen oso gaztetxotan Maria Jesus Dorronsoro Lazkaora. Denetik saltzen hasi zen Mikaela eta Maria Jesus ere halaxe aritu da 57 urtez. Hasiera batean Secuc katean eta Coviranen sarean gerora. Txikiak bakarrik nekez egin dezakelako aurrera Maria Jesusen esanetan. Herritar eta inguruko askoren sartetxe , produktu asko desagertzen ikusi ditu Maria Jesusek eta beste hainbat sortzen. Museoko piezak bailiran daude oraindik Mikaelaren dendako baldetan Elefante etxeko komuneko papera eta Bilore xaboi kaxa.
Aldaketa asko bizi izan ditu Mikalearen dendak; besteak beste , pezetetatik eurorakoa.
"Ticket bai" sistema ezarri atarian erabaki du Maria Jesusek denda uztea baina Kristina Crespo lazkaotarrak hartu dio lekukoa. Horregatik jarraituko du irekita Mikaelaren dendak.