Itxi

Baipasa

On Ekin

Arraina jateko errezeta erakargarriak

On Ekineko Andrea Larrea nutrizionistak arrainak jatearen abantailez hitz egin digu, eta bi errezeta proposatu: Bakailao entsalada epela eta izokina barazki wokarekin.

  • Izokina

    Izokina

    9:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arrainaz aritu zaigu "Baipasa"n On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionista. Animalia jatorriko proteina elikaduran gehitzen  duten pertsonentzat, astean 2-4 bider  sartzea gomendatu du, proteina iturri bikaina delako. Gutxi gorabehera, 1/2 urdina eta 1/2 txuria izatea aholkatu du. Aldea gantz edukian eta omega 3an dute.

Bestalde, etxeko txikiak,askotan, ez dira arrain zaleak izaten. Horiei askotan irin eta arrautza edo ogi birrindutik pasata ematen zaizkie arrainak. Larreak desberdindu egin ditu erositako  legatz makiltxoak ala arrain "nugget"ak eta etxean egindakoak. Etxean egindakoak aukera bat izan ahal dira apurka-apurka zaporera ohitzen joateko. Gainontzeko jakiak bestelako sukaldatzeko metodoak erabiliz gero, ez dauka zertan horren kaltegarria izan, azkenean patroi orokorra baita baloratu behar dena. 

Errezetak:

Bakailao entsalada epela
Izokina barazki wok-arekin