Amarauna
TRONBOI-JOTZAILEA
Eneko Urrestarazu: "Nil Molinerrekin bira egitea zoragarria da baina norberaren musika jotzea are gehiago"
Nil Moliner musikari katalanarekin biran aritu da udan Eneko Urrestarazu tronboi-jotzaile nafarra. Baina jazzlari ere bada eta lehen diskoa argitaratu berri du.
-
Eneko Urrestarazu tronboi-jotzailea.
16:18 min
Nil Moliner kantari katalana 2008an, 15 urte baino ez zituela, hasi zen tabernetan Fito & Fitipaldis-en, Pereza-ren edo M-Clan-en bertsioak abesten. Ia hamar urteren buruan, 2017an, atera zuen bere lehen diskoa. Espainiako Operación Triunfo saioan eman zen ezagutzera batez ere, eta orain benetako arrakasta lortu du. Bere Instagram kontua ikusi besterik ez dago, 200.000 jarraitzaile baino gehiago ditu. Eta berarekin biran dabil tronboi-jotzaile euskaldun bat dabil: Eneko Urrestarazu.