Amarauna
Mendia
Edurne Pasaban: "Historikoa izan da Txikonena; beste behin euskal mendizaletasuna goi mailan jarriz"
Maria Agirre | EITb Media
Alex Txikon mendizale lemoarrak lortu du Manasluren tontorra zapaltzea; neguan eta oxigenorik gabe egin du igoera. Edurne Pasabanen arabera, historikoa izan da Alex Txikonek egindakoa; oxigenorik gabe neguan Manaslura igotzen lehenengoa izan baita.
-
Igoera historikoa egin du Alex Txikonek Manaslura
9:15 min
Sei eskalatzaile nepaldar izan ditu lagun Alex Txikonek, beraz, 7 lagunek lortu dute Manasluren tontorra neguan. Edurne Pasabanen arabera, merezitako gailurra izan da; Txikonek hirugarren saiakeran lortu baitu Manaslura neguan igotzea. Maciej Berbeka y Ryszard Gajewski poloniarrak izan ziren 1983an Manaslura neguan igo zuten lehenengo bi mendizaleak, baina azken 20 urtean inork ez du Manasluko tontorra neguan zapaltzerik lortu.