Itxi

Amarauna

''Euskara aurrera''

"Nahi bai, baina ezin dugu eguneko 24 orduetan euskaraz bizi"

Gazte Euskaltzaleen Sareak antolatu duen manifestazioarekin bat egin dute hainbat elkarte eta eragilek. Getxoko Bizarra Lepoan eta Deustuko Berbaizu euskara taldeetako kideekin eta Pantailak Euskaraz ekimenekoekin hitz egin dugu.

  • "Euskara aurrera" manifestazioaren aurkezpeneko irudia

    "Euskara aurrera" manifestazioaren aurkezpeneko irudia

    7:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Imajinatu bakarrik ez. Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz izan dadin lan egiten dute Getxoko Bizarra Lepoan eta Deustuko Berbaizu euskara taldeek. Ezagutza zabaltzen ari dela, baina erabilerarenak erronka izaten jarraitzen duela esan digu Getxotik Irene Ezkurrak. Deustutik berriz, egun euskara hutsean bizitzeko ditugun arazoak nabarmendu dizkigu Ander Anakabek: "Ezinezkoa da, ez bakarrik kalean, ezinezkoa da askotan medikuarengana joaten garenean medikuak ez dakielako euskaraz edota administraziora joaten garenean, kasu batzuetan ezin gaituztelako euskaraz artatu". Horregatik lanean jarraitu beharra dagoela uste du: "Lehenengo pausoa da imajinatzea eta nahi izatea, eta hurrengoa da ia nahi horretatik ahal izatera igarotzea lortzen dugun".

Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz ekimenekoak esan digu, euskarak aurrera egin behar duela "bai hezkuntzan, bai admininstrazioan, bai gizartean eta baita pantailetan ere. Hori da gaur egun euskara duen erronka handietako bat".