Iciar Bollainek zuzendutako Maixabel filmak, euskal film onenari ematen zaion Irizar saria eskuratu du Zinemaldian. Koldo Zuazua ekoizle lanetan ibili da film horretan, eta sariarekin pozik badaude ere, zerbait gehiago espero zutela aitortu du.Gidoia edo aktoreek egindako lana sarituko zela uste zuen.