Amarauna
Hesia Urraturik oratorioa
Joxan Goikoetxea: "Mirakulua da Leteren omenezko oratorio hau burutu ahal izatea"
Xabier Leteren izpiritualtasuna islatuko duen obra izango da Hesia Urraturik, oratorio ez liturgikoa. Haren kantu, testu, kezka, zalantza, filosofia eta musikak uztartuz sortu du Joxan Goikoetxeak.
-
Joxan Goikoetxea Arantxa Arzarekin Errenteriako Merkatu Zaharren
20:07 min
Landarbaso abesbatza, Iñaki Tolaretxipi zuzendari duela, Kaabestri Orkestra, Miren Urbieta-Vega sopranoa, Beñat Egiarte tenorra dira oratorioa interpretatuko dutenak. Juanjo Ocon zuzendari dutela. Abenduaren 5ean estrenatuko da Donostiako Krutsalen, lehen saioa 16:00 etan eta bigarrena 19:15ean. Ondoren etorriko dira, Getxo, Gasteiz, Bilbo... orain arte inoiz ez zuen horrelako konposiziorik egin Goikoetxeak. Pozik agertu zaigu, "euforiarik gabe" eta gaur egun bizi dugun egoeran, obra handi hau aurrera eramatea beretzat mirakulua dela aitortuz.