Amarauna
Mendiko argazkilaritza
Mundu osoko argazkilariak Donostiako CVCE PHOTO lehiaketan: onena, P. Ziska
Club Vasco Camping elkarteak antolatuta, mundu osoko ia 1000 argazkilarik hartu dute parte lehiaketa. Hortik aukeratu dute Bilbao Mendi Film-erako kartelerako argazkia ere, R. Eder austriarrarena.
-
Rafa Elorza eta Jabio Baraiazarra
20:48 min
CVCE PHOTO lehiaketako zuzendaria, Rafa Elorza eta Jabi Baraiazarra Mendi Film Festibaleko zuzendariarekin mendiko argazkigintzaz aritu gara 'Amarauna' saioan. Lehiaketa honetara mundu osoko argazkiak iristen dira, eta jasotako 1.000 argazkitik aukera zorrotza eginda, 3 onenak saritzen dituzte. Aurtengo irabazleak hurrenez hurren: lehen saria, Paul Zizka kanadarrarentzat, Sebastian Wallhuetter austriarra bigarren eta hirugarren saria Jose Allende asturiarrarentzat izan da. Argazkiok ikusteko bi aukera daude: Donostiako Easo plazan, Ekainaren 17ra arte, edota CVCE Photoren webgunean.