Itxi

Amarauna

Telesailak. Imanol Otaegi

Mugak hautsi dituen Islandiako telesail bat

BBC-4n ari dira ematen "trapped" telesaila. Islaniera, ingelesezko azpitituluekin. Sekulako aukera hiztun gutxi dituen hizkuntza batentzat. Imanol Otaegik lagundu digu fenomeno berri hau ezagutzen

  • Islandia

    9:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Islandiak 330 mila biztanle inguru ditu eta Islandierak  320 mila hiztun. Komunitate txikia osatzen dute islandiarrek eta hizkuntza txikia dutela esan daiteke.  Komunitate txikia eta lurralde azalera zabal batean sakabanatuta.

Herrialde ezaguna da Islandia. Bere paisaia zoragarriengatik besteak beste. Zinean askotan ikusi ahal izan dugu eta hainbat telebista Super-ekoizpenek erabili dituzte bere paisaia ederrak beren grabaketak egiteko. “Game of thrones” kasu.  Baina atzerriko ekoizpenez gain, Islandian egiten dituzten ekoizpen propioak ere badira.Ofread telesaial horren adibide“. Trapped” ingelesezko izenburuarekin munduan ezagun egin dena.  Kontua da, bere txikitasunean, islandieraz egindako produktu bat,  munduko telebistaren panoraman kokatzea lortu dutela.

“Ofeard” telesaila esan bezala islandieraz errodatu zuten 2015ean, baina 2016an hasi zen BBC4 Erresuma Batuan emititzen. BBC-k jatorrizko bertsioari ingelesezko azpidatziak jarrita emititzea, mundu osora zabaltzeko pasaportea bilakatzen da ingelesez ez diren Europako telesailentzat. Behin ingelesezko azpidatziekin sareratu, ikusmina sortu eta nazioarteko merkatuan sartzeko aukera baita. Beste hainbat kasutan gertatu den bezala.Orain, 2017 mundu osoan emititzen ari dela, bigarren denboraldia ekoizteari ekin diote.

Eskenatoki bakartiak, ilunak eta hotzak. Moral konplexuko pertsonaiak eta aldi berean oso gertukoak. Oso ondo landuak eta modu oso eder zein gordinean azalduak.10 atalez osatzen da lehen denboraldia. eta beste 10 prestatzen ari dira laster prest izango den 2. denboraldirako.

Abiapuntua: e lur ekaitzak isolaturiko Ipar Islandiako Siglufjordur herrixkan du abiapuntua telesailak. Herria isolatuta geratu da, eta baita portuan 300 pertsonekin heldu den ferrya. Mutilatutako gorpua bat agertuko da kostaldean.  Andri Olafsun inspektorea urgentziaz deituko dute gertatutakoa argitzera. Herriko biztanleen eta barkuan etorri berriean artean deldurra zabaldu eta nahasmena sortuko da. Abiapuntuak ez dirudi oso berritzaileak. Abiapuntu nahiko ohikoa du telesailak. Garapena ordea da eta kontatzeko modua dira berriak.Paisaia naturalean gertatuta ere oso klaustrofobikoa gertatzen da.Pertsonaien bizitza pertsonalen zailtasunek duten pisua kontakizunean.

Baltasar Kormakur, hainbat filme zuzendutako zinegile hispano-islandesak sortutako telesaila da.Aipatzekoa atal bakoitzaren irekieran, Islandiako paisaia eta hildako gorpu baten erliebeak nola konparatzen diren. Paisaien aireko plano eta gorputzaren atalen lehen planoak tartekatuz.

Eskandinaviako telesailak modan daude azken urteetan. Tendentzia ere sortu dute. Eskandinavian egiten diren telesailek komunean dituzte errealizazio eta narrazio kontu asko.Suspense telesailen maisuak bihurtu dira. Suspense eta krimenen nobela eskandinaviarrak oso modan egon ondoren etorri da TB munduan eduki hauen moda. Stig Larsson suediarraren trilogia.

“Ofeard” telesailak 6 miloi t’erdi eurotako aurrekontua izan du.Normalki Islandiako telesail baten kostuaren 5koitza. Ahalegin estrategikoa egin du Islandiako telebistak ekoizpen hau aurrera ateratzeko. Anbizio handiz aurrera ateratako proiektua da. RUV-ek gainera Europar batasunaren finantziazioari esker soilik egin ahal izan du ekoizpen hau. Creative Europek estrategikotzat jo baitu proiektu honetan parte hartzea miloi erdi pasatxoko laguntza emanez, aniztasun Europarraren babestearen helburuarekin oso bat datorrelako.