prentsa oharrak
Ostegun honetan
Astrologia zientzia ala siniskeria den aztertuko dute "Ilargipean"
M.O.
EITB
Ikuspegi eta iritzi ezberdinak entzuteko aukera izango dute saioan.
Zer da astrologia? Batzuen ustez zientzia da zalantzarik gabe, baina beste batzuek hain justu kontrakoa dela uste dute, siniskeri hutsa dela. Baina zein da astrologiaren jatorria eta historia? Josu Jáuregui geobiologoa "Ilargipean" egongo da ostegun honetan, gaia azaltzeko eta horri buruzko bere ikuspegia emateko.