Itxi

Danborrada 2017

San Sebastian eguna

17.300 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute helduen danborradan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

140 danborrada aterako dira kalera, iaz baino bost gehiago, eta sei berriak izango dira. 140 horietatik 130 mistoak dira, bederatzi gizonenak eta bat emakumeena.

  • 2016ko danborrada. Artxiboko argazkia: EiTB

17.366 pertsonak parte hartuko dute aurtengo San Sebastian eguneko helduen 140 danborradatan, iaz baino 1.000 gehiagok.

Guztira, bost danborrada gehiago ibiliko dira kalez kale eta horietako sei berriak izango dira. Aurten, Egia auzoko Presentacion de Maria danborradak ez du parte hartuko antolakuntza arrazoiak argudiatuta, Donostia Festak erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez.

Parte-hartzaileen artean (17.366) 7.029 emakumeak izango dira —% 10 egin du gora— eta 10.337, berriz, gizonezkoak. Gainera, 4.525 lagunek danborra joko dute, 8.836k barrilak, 1.596k edarrak eta 2.409 urketariak izango dira. Horiekin batera 2.218 musikarik, gastadoreek, banderadunek eta kantinerak parte hartuko dute danborradan.

Aurten parte hartuko duten danborrada berriak hauek dira: Santa Teresa Ikastetxea, Ur Tanta, Summa Aldapeta ikastetxeko gurasoen elkartea, Londres hoteleko Danborrada Elkartea, Gipuzkoako Ingeniari Industrialen Elkargoa, Eiztari Etxea elkartea, La Vaca taldea.

Sei talde berri horiek guztiak mistoak dira. Beraz, 140 danborrada horietatik 130 mistoak izango dira, bederatzi gizonez osatutakoak eta bat emakumeez osatutakoa.

Club Vasco de Camping taldeak igoko du bandera. Bandera jasotzeko ekitaldian Gaztelubide danborradak, Kresala dantza taldeak eta hiriko gainerako danborradatako ordezkariak izango dira Konstituzio plazan. Gainera, horiekin batera aurten 90 urte betetzen dituen Euskal Bilera elkartek haur danborradako partaideak izango dira.

Bestalde, Euskal Bilerak izango du bandera jaisteko ardura. Gainera, Union Artesana danborradak Danbor Nagusi berria izango du eta bandera jaitsierarako pieza berri bat agindu dute. Ez dute argitu zein izango den, baina oso ezaguna dela eta denom kantatzeko modukoa dela esan dute.

 

 

>