Itxi

Bilboko Aste Nagusia

Abuztuaren 20tik 28ra

Patxo Telleria aktorea da Bilboko Aste Nagusia 2016ko pregoilaria

Agentziak | Erredakzioa

Gisele Felli Gorritxo, Komantxe Konpartsakoa bera, txupinera izango da aurtengo jaietan.

  • Patxo Telleria, 2016ko Aste Nagusiko pregoilaria. Argazkia: EiTB.

    Patxo Telleria, 2016ko Aste Nagusiko pregoilaria. Argazkia: EiTB.

Patxo Telleria aktore bilbotarra izango da Bilboko Aste Nagusia 2016ko pregoilaria; hala erabaki du, aho batez, Udalaren Jai Batzordeak. Halaber, aurtengo txupinera Komantxe Konpartsako Gisele Felli Gorritxo izango da, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.

Jai Batzordeak, erabaki honekin, Telleriaren lana goraipatu nahi izan du; bere ibilbidean, Patxo Telleria izan da aktorea, zinema-zuzendaria, gidoilaria eta antzerkigilea.

Telleria, Bilbon 1960 jaiotakoa bera, 80ko hamarkadan hasi zen aktore lan egiten, antzerkian eta telebistan. Antzerkigile eta gidoilari ere ibili da, azken hori bai zineman baita telebistan ere.

Hainbat sari jaso ditu, eta iaz Bilboko Udalak omenaldia egin zion, Mikel Martinezekin batera, Euskararen Nazioarteko Egunean, xede izanik haren lana nabarmentzea.

Bilboko Konpartsak kolektiboak, bestalde, Gisele Felli Gorritxo hautatu du txupinera; Komantxe Konpartsakoa da aukeratutakoa.