Gaztea
sanferminak 2022
Lola Indigo, Nogen, La M.O.D.A, La Oreja de Van Gogh, Ben Yart eta Ptazeta, 2022ko sanferminetan
EITB MEDIA
Camela, Fernando Costa edo Ciudad Jara taldeak ere arituko dira pandemiaren osteko lehen San Fermin jaietan. Udalak gaur eman du emanaldien berri.
-
Lola Indigo. Argazkia: @lolaindigo
Nogen, La M.O.D.A, Lola Indigo, Ben Yart, La Oreja de Van Gogh, Ptazeta, Camela, Doctor Deseo edo Fernandocosta arituko dira 2022ko sanferminetan. Iruñeko Udalak astearte honetan aurkeztu du Foruen Plazarako eta Konpainia Plazarako kontzertuen eskaintza.
Aurtengoan bikoiztu egin dira edukiera handia duten kontzertuen kopurua Foru Plazan: Guztira 12 musika-proposamen izango dira, horien artean izen handiko artistak eta taldeak.
Hala, bi urtez kontzerturik gabe egon ondoren, Lola Indigok irekiko du eszenatoki hau hilaren 6ko gauean. La Oreja de Van Gogh talde gipuzkoarrak ere emanaldia eskainiko du hilaren 10ean, eta hurrengo egunean, berriz, Fernandocostak.
La M.O.D.A. ere ikusi ahal izago dute Iruñera gerturatzen direnek, hilaren 12an, asteartean, eta azken gauean, uztailaren 13an, Camela talde ezaguna arituko da eta bere ibilbideko arrakasta handien errepasoa egingo du.
2022ko San Fermin jaietako kontzertuak
Foruen plazan
Asteazkena 6
- 23:30ean: Lola Indigo
Ostegunean, 7
- 23: 30ean: Ptazeta
- 01:00etan: MS. Nina
Ostiralean, 8
23:30ean: Iseo & Dodosound1:
00etan: Doctor Deseo
Larunbatean, 9
23:30etan: Nøgen
01:00etan: Ciudad Jara
Igandean, 10
23:30ean: La Oreja de Van Gogh
Astelehena, 11
23:30ean: Ben Yart
00:30ean: FERNANDOCOSTA
Asteartea, 12
23:30ean: LA M.O.D.A.
Asteazkena, 13
23:30ean: Camela