Albisteak
Urtarrilak 10 eta 11
Willis Drummond, Iseo eta Lukiek, asteburuko kontzertuen agendan
Itziar Urdapilleta | Eitb.eus
Horiez gain, Sharon Stoner, Ezpalak eta beste hainbat talde arituko dira Euskal Herriko aretoak eta oholtzak girotzen.
-
Willis Drummond
Kontzertuz kontzertu ibiliko gara asteburuan Euskal Herrian. Ostiraleko eta larunbateko hitzorduak errepasatu ditugu Gaztean.
OSTIRALA
Sharon Stoner eta Ezpalak taldeek Elorrioko AteneON musika zikloan kontzertua eskainiko dute ostiral gauean, 22:00etan. Bestetik, Olimpia bikoteak Confeti y Dinamita lan berria aurkeztuko du Donostiako Kutxa Kultur Kluba aretoan (Tabakaleran), 21:00etan hasita.
Halaber, Lukiek taldekoek Igorre herriko Kiñu Gaztetxean joko dute. Iseo & Dodosound with The Mousehunters Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da ostiralean eta larunbatean. Sarrerak agortuda daude bi egunetarako.
Ostiraleko proposamenekin amaitzeko, Africa Bibang musikariak Legorretako herri antzokian emango duen zuzenekoa
LARUNBATA
Larunbatean, kontzertu akustikoak eskainiko dituzte Baionako Elkarteen Etxean, Wolfram sindromearen kontrako ikerketa bideratzen laguntzeko. 19:00etan hasita, Willis Drummond eta Zea Mayseko Aiora eta Piti igoko dira agertokira, besteak beste.
Lukiek taldeak asteburuko bigarren kontzertua emango du Zumarragan, Hartz eta Murgi bandekin batera.