EITB TALDEA
Audientzia
178.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETB1ekin Realaren partida eta 'Koparen Bila' berezia zuzenean jarraitzeko
EITB
Norgehiagokaren emanaldiak jarraipen zabala izan zuen Euskal Telebistan, eta liderra izan zen euskaldunen artean.
-
Real Madril vs Reala, EITBn
Jarraipen zabala izan zuen bart ETB1en Real Madril eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdiak, 178.000 ikus-entzulek egin baitzuten bat norgehiagokaren zuzeneko emanaldiarekin eta 'Koparen Bila' bereziarekin. Zehazki, partidak 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta liderra izen zen euskaldunen artean, % 19,8ko audientzia-zatia lortu baituzen. Luzapenean % 26,3ra ere iritsi zen datua.
Izan ere, Errege Kopako finalaren atarian geratu zen Reala, Real Madrilen aurka finalerdietako joaneko partidako emaitza negatiboa (0-1) iraultzea lortu arren. Barrenetxearen gol batekin, Oyarzabalen bi golekin eta Alabak bere atean sartutakoarekin, luzapenera eraman zuten partida (3-4), baina Rudigerrek azken minutuetan sartutako golak lehiatik kanpo utzi zituen txuri-urdinak.
Beste behin, EITBren hedabideek onena eman zuten Kopako finalerdiaren emozioa geuregana ekartzeko ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.

