Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

Binakako Txapelketako finala liderra izan da Euskadin eta Nafarroan

EITB Media

Ezkurdia-Rezusta bikoteak Artola-Mariezkurrenari irabazitako finalarekin 168.000 lagunek egin zuten bat ETB1en.

  • Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta, finala irabazi ostean

    Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta, finala irabazi ostean

Eskuz Binakako Txapelketako finalaren zuzeneko norgehiagokak lidergoa eskuratu du bere ordu tartean Euskadin eta Nafarroan. Halaber, 168.000 ikus-entzulek bat egin dute norgehiagokarekin, uneren batean, Euskadin eta eragin eremuan. Euskadin % 13,6ko audientzia izan du eta Nafarroan, berriz, % 23,7ra iritsi da audientzia-zatia.

Horrez gainera, Nahieran eta eitb.eus web guneetan 19.000 rabiltzailek jarraitu dute pilota finala.

EITB Pilotari Onena Saria, Joseba Ezkurdiarentzat

Bestalde, Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendariak Joseba Ezkurdiari eman dio EITB Pilotari Onena Saria, txapelketan gailendu eta lehiaketa osoan zehar joko bikaina erakusteagatik.