EITB TALDEA

Martxoak 28

Women's Football Week ekimenarekin bat egin eta "Irabazi Arte!"ren emanaldi berezia egingo du EITBk Bilbon

EITB

Ainhoa Azpitarte eta Dorleta Urretabizkaia aktoreak egongo dira, eta solasaldia egingo dute atala eman ostean. 21:00etan hasiko da, eta aldez aurretik izena eman behar da. Gizartea eraldatzeko eragile gisa, EITBk emakume kirolariekin eta haien etorkizunarekin duen konpromiso indartu nahi.

  • Women's Football Week

    Women's Football Week

Ostiral honetan, martxoak 28, "Irabazi Arte!" telesailaren proiekzio berezia egingo da EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, 21:00etatik aurrera, Women's Football Week ekimenaren barruan. Izan ere, EITB media partner ofizial dugu bertan.

Horrela, pantaila erraldoian, eta ETB1eko zuzeneko emanaldiarekin batera, gaztetxoentzako fikzioaren laugarren denboraldiko bosgarren kapitulua ikusi ahal izango dugu. Gainera, Ainhoa Azpitarte (Olatz) eta Dorleta Urretabizkaia (Eunate) aktoreak eta Julene Aramburu telesailaren gidoi koordinatzailea izango dira bertan. Joseba Olagaraik aurkeztuko du ekitaldia eta, atalaren emanaldiaren ostean, solasaldia egingo dute. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da, formulario honetan. Ateak 20:30ean irekiko dituzte.

Martxoaren 24tik 30era ari dira egiten Bilbon Women's Football Week ekimena, World Football Summit eta UN Etxearen eskutik. Bizkaiko hiriburua emakumezkoen futbolaren ernamuin bihurtuta, hitzaldi, jarduera eta topaketak antolatu dituzte, emakumezkoen futbolaren etorkizuna jorratzeko. Topagune garrantzitsua, beraz, emakumeen futbola bultzatzen dutenentzat, eta aukera paregabea horren balioak islatzeko: inklusiboa, jasangarria eta modernoa, aldaketa sozialaren benetako katalizatzailea.

Hartara, gizartea eraldatzeko eragile gisa, EITBk bat egin du egitasmoarekin, emakume kirolariekin eta horien etorkizunarekin duen konpromiso irmoa, beste behin, indartzeko.

  • Harpidetu Newsletterrean!

    Harpidetu Newsletterrean!

    Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

  • kargatzen