Itxi

EITB TALDEA

Aliantzak

EITBk euskal industria aurreratuenekin bat egin du adimen artifizialean, BAICen kide eginez

EITB MEDIA

Basque Artificial Intelligence Center-en parte izateak "lankidetza sustatuko du adimen artifiziala lehenbailehen barneratu ahal izateko eta proiektuen garapenak azkartu ahal izateko", Jon Telletxea EITB Mediako Transmedia eta Proiektu zuzendariordeak azaldu duenez.

  • Jon Telletxea, EITB Mediako Transmedia eta Proiektu zuzendariordea.

    Jon Telletxea, EITB Mediako Transmedia eta Proiektu zuzendariordea.

BAIC Basque Artificial Intelligence Center-eko kide egin berri da EITB. Adimen artifizialaren ezarpena bizkortzea da BAICen helburua eta pausu garrantzitsua da EITBrentzat erakundeko kide izatea. "Adimen Artifizialaren erronka honetan euskal industria aurreratuenekin kontaktuan jarriko gaitu", adierazi du Jon Telletxea EITB Mediako Transmedia eta Proiektu zuzendariordeak. 

BAICen parte izateak "lankidetza sustatuko du adimen artifiziala lehenbailehen barneratu ahal izateko eta proiektuen garapenak azkartu ahal izateko BAICek lantzen dituen esparruen artean", azaldu du Telletxeak. "AI Aplikatuko erabilpen-kasuek ideia berriak identifikatzen lagunduko digute; eta datuaren estrategiak bultzada bat ematen lagunduko digu datuetan oinarritutako erakunde bat izateko", gaineratu du.

Dagoeneko 52 erakunde dira BAICeko kideak. Euskadiko Adimen Artifizialeko zentroa abian jartzea denetariko talde sustatzaile batek bultzatu du: enpresa handiak, startup-ak, IKT hornitzaileak, ezagutza-eragileak eta Eusko Jaurlaritza.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea