Itxi

EITB TALDEA

EITB EUSKAL ZINEMAREKIN

'20.000 especies de abejas': inoizko Goya izendapen gehien jaso dituen EITBk parte hartutako filma

EITB Media

EITBk lagundutako filmek 33 izendapen bildu dituzte guztira, iaz baino 10 gehiago. EITBren eskutik aurrestreinatu zen Estíbaliz Urresolaren filmak historia egiten jarraitzen du: aurten hautagaitza gehien dituen lana da, 15 guztira, eta 2024ko Goya sarietako faboritoa.

  • 2024ko Goya sarietako faboritoa da Estibaliz Urresolak zuzendutako lana

    2024ko Goya sarietako faboritoa da Estibaliz Urresolak zuzendutako lana

Euskal Zineak markak hausten  jarraitzen du. Bateko, EITBk parte hartutako film batek inoizko izendapen gehien lortu ditu Goya sarietan. Izan ere, EITBren eskutik aurrestreinatu zen Estíbaliz Urresolaren 20.000 especies de abejas 2024ko Goya sarietako faboritoa da 15 izendapenekin. Aurten hautagaitza gehien dituen lana da, hain zuzen ere. Besteko, EITBk lagundutako filmek 33 izendapen bildu dituzte guztira Goya sarietan, iaz baino 10 gehiago. 

2024ko otsailaren 10ean Valladoliden egingo den Espainiako Zine Akademiaren sarietan egongo dira , 20.000 especies de abejas-ekin batera, Victor Ericek zuzendutako Cerrar los ojos (11 izendapen), Arantxa Echevarriaren Chinas (4), Isabel Hergueraren El sueño de la sultana (1), Félix Viscarreten Una vida no tan simple (1) eta Carlota Peredaren La ermita (1).