Itxi

EITB TALDEA

Aliantzak

FesTVal jaialdiaren Madrilgo aurkezpenean egon da EITB

EITB Media

Joan den ekainaren 8an egin zen ekitaldia, erakundeetako eta ikus-entzunezko esparruko ordezkaritza zabalarekin. EITBren izenean Unai Iparragirre ETBko zuzendaria egongo zen bertan.

  • Joseba Fiestras eta Unai Iparragirre Madrilgo aurkezpen ekitaldian

    Joseba Fiestras eta Unai Iparragirre Madrilgo aurkezpen ekitaldian

Irailaren 4tik 10era ospatuko den Gasteizko FesTVal telebista jaialdiaren aurkezpena egin zen ostegunean (ekainak 8) Madrilen, eta bertan parte hartu zuen EITBk, beste behin, jaialdiaren babesle den aldetik. Unai Iparragirre ETBko zuzendaria eta Gorka Garcia ETBko Programa eta Arte zuzendaria izan ziren EITBren ordezkariak. 

Aurkezpena Alberto Chicotek Madrilen duen Puertalsol Terrazan egin zen. Joseba Fiestras jaialdiko zuzendariak 15. edizioko kartela erakutsi zuen estreinakoz, baita  FesTValaren logo berria ere.  Halaber, iraileko hitzorduaren nondik norakoak eman zituen ezagutzera. 

Aurtengo kartela

Aurtengo kartela

EITB ikus-entzunezko hedabideak dituen Komunikazio Taldeak ere presentzia nabarmena izango du FesTVal jaialdian. Jaialdiaren baitan egingo ditu udazkeneko programazioaren aurkezpena, "La Caza" udazkeneko ETB2ko reality berriaren aurrestreinaldia eta jardunaldi profesionala ikus-entzunezko sektorearekin, besteak beste. 

Joseba Fiestras eta Unai Iparragirrerekin batera, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo Komertzio eta Merkataritza sailburua eta Aroa Jilete Eusko Jaurlaritzako  Turismo zuzendaria egon ziren ekitaldian. Halaber, Arabako Foru Aldunditik eta Gasteizko Udaletik jardunean daude hainbat ordezkari: Ana del Val, Euskara, Kultura eta Kirol diputatua; Carlos Ibarlucea, Bide Azpiegitura eta Mugikortasuneko diputatua;  Felipe Garcia, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren zuzendaria, eta Igor Salazar, Merkataritza, Prestakuntza eta Enplegu zinegotzia.