EITB TALDEA
Innova Basque Audiovisual
Programa pilotuak ekoizteko EITBren eta EIKENen ekimena, martxan
Erredakzioa
EITB
Innova Basque Audiovisual izeneko ekimenaren bidez, euskal produkzio-etxeei formatu berriak ekoiztea erraztu nahi zaie.
-
Innova Basque Audiovisual
EITBk eta EIKENek programa pilotuak ekoizteko ekimen bat martxan jarri dute ikus-entzunezko euskal sektorea bultzatzeko.
Innova Basque Audiovisual izeneko ekimenaren bidez, euskal produkzio-etxeei formatu berriak ekoiztea erraztu nahi zaie, eta ETBn emititzeko aukera eskainiko zaie programazio berezi baten barruan.
Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen enpresa guztiek parte har dezakete programan, banaka edo elkarlanean. Ekoizpen enpresa bakoitzak hiru programa pilotu aurkeztu ditzake gehienez.
Era guztietako proiektua aurkeztu daitezke, baldin eta EITBk ezarri duen eredu estandarraren arabera aurkezten badira. Programa pilotuak aurkezteko gida albiste honen eranskinetan dago. Lanak ekainaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Innova Basque Audiovisualeko Nazioarteko Epaimahaia ikus-entzunezko sektorean garrantzi profesional eta entzute handia duten profesionalek osatuko dute. Epaimahaikideak honako hauek izango dira: Virginia Mouseler, Fresh Business programako arduraduna; Patty Geneste, Absolutely Independent (Herbehereak) ekoizpen etxeko arduraduna eta Nederland3-ko TV Lab programako epaimahaikidea; Pello Sarasola, ETBko edukien zuzendaria; eta Itziar Mena, EIKENeko zuzendaria.
Informazio gehiago EIKENeko webgunean eta Innova Basque Audiovisual proiektuko Idazkaritza Teknikoan (tel. Zk.: 944 048 225).

