Itxi

EITB TALDEA

Sariak

EITBko albistegietako profesionalek FesTValeko sari berezia jaso dute

EITB Media

Aurten Diego Losadak, Ilaski Serranok eta Nieves Álvarezek aurkeztu dute FesTVal jaialdiaren itxiera gala, eta sari-banaketan Alejandro Echevarria Busqueti eman diote EITB Saria, telebistako enpresa alorrean nabarmendu den euskal profesionala.

4:16
EITBko albistegietako profesionalek FesTValeko sari berezia jaso dute

FesTValek EITBko albistegi talde osoaren (irratia, telebista eta webgunea) profesionaltasuna saritu du aurten, zuzeneko informazioaren aldeko apustu irmoagatik, erakutsitako zorroztasunagatik eta pandemiak bultzatutako egoera zailean egindako informazio-lanagatik, Euskadiko informazio lidergoari eutsita.

Gainera, audientziarekiko duten hurbiltasuna eta albiste garrantzitsuenen agertokian duten presentzia azpimarratu du jaialdiak.

Irratiko albistegietako taldea, 2021 - 2022 denboraldia

Irratiko albistegietako taldea, 2021 - 2022 denboraldia

Sari banaketa FesTVal jaialdiaren itxiera ekitaldian izan da, Iradier Arenan. Aurten Diego Losada, Ilaski Serrano eta Nieves Alvarez izan dira oholtza gainean gidari lanak egiten. Sari banaketan estatu mailako telebista kateetako ordezkaritza zabala bildu da, tartean, Euskal Telebistako profesional nabarmenak. Besteak beste, Dani Álvarez, Xabier Garcia Ramsden, África Baeta, Ainhoa Etxebarria, Igor Siguero, Nerea Alias, Oihane Palacios, Klaudio Landa, Joseba Arguiñano, Ander Gonzalez, Yerai Diaz Ikaran, Iban Garate, Javi Sierra, Ane Ibarzabal, Aitor Albizua, Mikel Perez eta Juan Carlos Etxeberria bertan izan dira.

Sari-banaketan, Alejandro Echevarriari eman diote EITB Saria, telebistako enpresa alorrean nabarmendu den euskal profesionala eta Mediaseteko egungo presidenteari. Bilbotarra Unión de Televisiones Comerciales Asociadas (UTECA) ) eta FADen (Drogamenpekotasunaren aurkako Laguntza Fundazioaren) Hedabideen Batzordeko presidentea izan da, Deusto Business Schooleko presidenteordea eta Asturiasko Printzea Komunikazio eta Humanitate Sarien epaimahaiko kidea. Editores Asociados para la Televisión Independiente S.A. (TEVISA) enpresako presidentea ere izan zen eta Antena 3 Telebistako Administrazio Kontseiluko kidea.