Itxi

EITB TALDEA

EITB Taldea

EITB 16. Garapen Jasangarrirako Helburuaren gidari, BBK Kuna 2030 Kideak programan

EITB Media

80 erakunde baino gehiago, tartean EITB, batu dira Bizkaian 2030 Agendari bultzada emateko erakundeen arteko aliantzara.

  • BBK Kuna 2030 Kideak programako erakundeetako ordezkarien familia argazkia

    BBK Kuna 2030 Kideak programako erakundeetako ordezkarien familia argazkia

EITB izango da garapen jasangarrirako proiektuetako baten buru Bizkaian 2030 Agendari bultzada emateko sortu den BBK Kuna 2030 Kideak programaren barruan. Komunikazio taldeak bat egiten du 2015ean Nazio Batuek adostutako Garapen Jasangarriko 17 Helburuen lorpena bizkortu nahi duen erakundeen arteko aliantza horrekin. EITB "Bakea, justizia eta erakunde sendoak" jomuga duen 16. GJHeko AurreraKide izango da. 

GJHak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) aukera bat dira herrialdeek eta beren gizarteek bide berri bati ekiteko, guztion bizitza hobetzeko, inor atzean utzi gabe. EITBk, gizarte-erantzukizunaren esparruan, badaki helburu horiek garrantzitsuak direla eta mundu jasangarri bati egiten dioten ekarpena. 

80 erakunde baino gehiago (ikerketa zentroek, enpresa txiki eta handiek, askotariko lan-eremuetako elkarte eta fundazioek) batu dira BBK Kuna 2020 Kideak programara, eta horietako batzuk Garapen Jasangarriko Helburuen gidaritza eramateko aukeratu dituzte. EITBk zuzenduko du, hain zuzen ere, 16. GJHaren alde lan egingo dute erakunde sarea. "Bakea, justizia eta erakunde sendoak" izeneko helburuak hau dio: Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan. 

BBK Kuna 2030 Kideak programan parte hartuz, eta gizarte erantzukizunaren barruan, EITB ikus-entzunezko taldeak, bere hedabideen bitartez, helburu horretan aurrera egiteko jarduerak garatuko ditu. 

Itun berri honek bat egiten du EITBk, Euskadiko Komunikazio Talde Publikoa den aldetik, UNESCO Etxearekin duen lankidetzarekin. Elkarlan honen funtsa 2030 Agendaren helburuak zabaltzea da, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen duintasuna defendatzeko.